943 02 84 15
?

OSTEOPATIA - GAUR EGUNGO EGOERA

Osteopatiaren ofizialtasun maila ez da berdina herrialde guztietan.

Europa mailan, lizentziatu titulu ofíziala soilik Bretainia Haundian du. Beste Europako herrialdeetan erregulazio prozesu batean dago, Europako Osteopaten Federazioa (EFO), Ostepaten erregulaziorako foroa (FORE) eta Osasunaren Mundu Erakundearen eskutik (OME).

2.010.urtean Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) dokumentu bat argitaratu zuen, non ikasketa hauetara sartzeko baldintzak zehazten diren eta gradu hau lortzeko 4.200 ikasketa ordu eta 1.000 praktika ordu behar direla esaten du.

Espainian lege hutsunea dago eta momentuz formakuntza mota ezberdinek balio bera dute. Momentu hontan, osteopatiako ikasketa serioak burututakoak, aurretik fisioterapia edo medikuntza ikasitakoak dira.

Espainian, osteopaten erregistro ofizial bat badago (ROE) eta hau da Europako Ostopaten Federazioan (EFO), Espainiaren ordezkaritza duena.