943 02 84 15
?

OSTEOPATIA - HISTORIA

Osteopatiaren sortzailea ANDREW TAYLOR STILL amerikarra izan zen (1828 Virginia- 1917 kirksville).

Artzai metodista, sendagile eta erdi mendebaldeko laborari baten semea zen. Inguru hontan sortzeak, naturarekin eta batipat SHAWNEE indioekin harreman estua izatea erraztu zuen. Gainera, bere aitaren bidêa jarraitu zuen medikuntza ikasiaz.

Sezesioko guduan parte hartu zuen, unionisten alderdian mediku eta zirujau bezala, eta honek gorputzaren anatomiaren ezagutzan sakontzea posible egin zuen.

Sezesio gerraren azkenetan, bere seme-alabetatik hiru meningitis epidemia batean hil ziren. Gertakari hauen ondotik, oso kolpatuta gelditu zen, gaixotasunaren aurrean mediku bezala izan zuen ezintasuna zela eta.

Beste sendatzeko modu eraginkorragoen bilaketan hasten da buru belarri. Naturaren legeekin bat zetorren beste medikuntza baten atzetik hasi zen.

1874an OSTEOPATIA (Osteo-hezurra) (Path-bidea) (Hezurraren bidea) izena eman zion eskuzko medikuntzaren, printzipio orokorra zabaldu zuen: “Estrukturak funtzioan agintzen du”. Printzipio hau, hezurduraren konponketan oinarritzen zen ondoren funtzio organikoak hobetu aldera.

Teknika berri hauen erabilpenak ospe haundia eman zion ondorengo urteetan eta bere seme eta gertukoen eskutik bere ezagutzak jende gehiagoren esku jarri zituen.

1892.urtean SMITH zirujauarekin batera American School of Osteopathy sortu zuen Kisksvillen (Misouri). 1.900. urterarte aritu zen irakaskuntzan eta ondoren erretiratu egin zen idaztera.

Osteopatiaren bilakaera Ameriketan oso emankorra izan zen eta Europa aldera Still-en ikasle izan zen Jonh Martin Litlejonh eskoziarrak ekarri zuen, Londresen 1917an, Europako lehen osteopatiako eskola sortuz (British School Of Osteopathy). Hemen izan zuen abiapuntu, ondoren Europa osora zabaldu zen mugimenduak.

John Martin Litlejohn-en ekarpenetan aipatzekoak dira, gorputzaren grabitatearen aurkako mekanismoen ikasketak eta bizkarrezurreko orno bakoitzak gorputzeko organuekin dituzten loturen deskribapenak.

Ezin aipatu gabe utzi William Garner Sutherland amerikarra, Still-en ikaslea izan zena. Berau, kazetari zen lanbidez eta Still-en ospe haundiak erakarrita urbildu zen beronengana. Medikuntza mota berri honek txundituta Still-en eskolan ikasten hasi zen. Sutherlanden eskutik izan du osteopatiak garezurreko tekniken esplikazioetan oinarri sendoa.

Honen lanari, mundu mailan hain ospetsu diren osteopatak jarraitu diote: Rollin Beker, Ane Walles, Viola Fryman.