943 02 84 15
?

OSTEOPATIA - DEFINIZIOA

Osteopatia eskuzko diagnostiko eta tratamendu sistema bat da. Gorputzeko ehun mota guztien mugikortasun gabezietan jartzen du arreta, Gizakia, globalitate bat bezala hartuz, adimena, sentimena eta gorputza.

Osteopatak, eskuen bidez, ehun konektiboaren dentsitate gogorreko edo mugikortasunik gabeko puntuak askatzen ditu. Askotan, ez da izaten mina edo kexa azaltzen den leku bera. Beraz, tratamendua sintomak gutxitzea baino haratago joaten da, hau da, desorekaren arrazoi nagusia aurkitu eta gorputza oreka berreskuratzeko egoeran jartzera.