943 02 84 15
?

TRATAMENDUAK

Tratamendua gizakiaren globalitatea oinarritzat hartuaz eta norbanakoari egokitua izango da.

Arazoaren jatorria bilatzen saituko da, ez soilik sintomak osatzean.

Fisioterapia eta osteopatiako ikasketetan jasotako ezagutzak uztartzen ditut.

Saio baten bilakaera

Lehenengo kontsultan, pazientearen historia klinikoari buruzko galderak, eskura dituen mekiku probak (Rx, analisiak etab…) ikuskatzen ditut eta gainera beharrezko ikusten ditudan egoera pertsonalari buruzko zenbait galdera egiten dira.

Ondoren, behaketari ekiten diot; gorputzeko ehunetan jartzen da arreta osoa eta ukimenaren bidez beraiek gordetzen duten informazioa jasotzen da (dentsitatea, konjestioa…). Osteopatak puntu hauei ematen die garrantzi osoa eta askotan ez da pazienteak erakusten duen minaren leku bera izango. Honen arrazoia, gorputza adaptazio-konpentsazio sistema bat delako da, bizitza osoan gorputza adaptazio prozesu jarrai batean dago. Dentsitatea somatu den puntu horietan bere gaitasun hori galdu egin duelako da eta osteopatak eskuzko teknika batzuen bidez askatuko du.

Saioaren amaieran pazienteari osteopatiako diagnosiaren berri ematen diot eta tratamendu programa bat proposatzen da. Normalean bi edo hiru saio izaten dira, beraien artean 20 egun edo ilabeteko tartea utziaz.

Saio bakoitzaren iraupena ordu betekoa izaten da.

Osteopatiako saio baten ondoren erreakzioren bat izan al dezakegu?

Batzuetan saioaren ondorengo bi edo hiru egunetan nekatuta sentitu gintezke eta agujetak izan ditzakegu. Honen arrazoia, ehunen mugimendu bat eman delako eta gorputzeko toxinak askatu direlako da. Lehen fase hau pasatu ondoren hasten da hobekuntza, gorputzak denbora behar bait du egoera berrira moldatu eta birorekatzeko.

Indikazioak

Adin eta egoera guztietako pertsonei zuzendua dago terapeutika era hau, haur jaioberrietatik hasi eta adinekoetaraino, teknikak pertsona bakoitzaren berezitasunetara moldatzen bait dira.

  • Aparailu muskulueskeletikoko disfuntzioak: Bizkarreko minak,kontrakturak, zuntz hausturak, esgintzeak, tendinitisak, diskoen arazoak (protusio, hernia), lepoko latigazoa.Dolor de espalda, contracturas musculares, roturas fibrilares, esguinces, tendinitis, lesiones discales (protusión, hernia), latigazo cervical.
  • Barruko organuen disfuntzioak: Liseriketa aparailuan (hiatoaren hernia, idorreria, bihotzerrea, haizeak), aparailu uroginekologikoa (inkontinentziak, amenorrea, prolapsoak, zistitisa, prostatitisa, zenbait infertilitate kasu), odol zirkulazioaren aparailua (hemorroideak, hanketako haunditzeak)
  • Garezurreko eta aurpegiko hezurren disfuntzioak: Sinusitis, otitisa
  • Masailezurreko artikulazioaren molestiak: Bruxismoa, lepoko minak
  • Nerbio sistemaren disfuntzioak: Buruko minak, bertigoa, neuralgiak
  • Hormona sistemaren disfuntzioak: Hileko aurreko sindromea, menopausia
  • Haurdunaldia, erditze ondorena.
  • Pediatria


TEKNIKAK

Osteopatiaren barnean dauden Teknika Tisularrak, Kraneo-sakralak eta biszeral edo erraietako teknikak erabiltzen ditut.

Fisioterapia arloko tekniken artean, elektroterapia, masaia terapeutikoa, drenaia linfatikoa, luzamenduak ere egiten ditut.

Fisioterapia “ Baliabide fisikoak (beroa, hotza, elektrizitatea, masaia, ariketa terapeutikoa) erabiltzen dituen  teknika multzo bat da, disfuntzio somatikoren bat duen pertsona, sendatu, prebentzioa egin, errekuperatu eta egokitzeko”