943 02 84 15
?

OSTEOPATIA PEDIATRIKOA

Pentsa genezake, haurtxoek ez dutela estres eta desorekarik oso “gazteak” direlako. Baina errealitatea bestelakoa da. Erditze unea, gure bizitzako momenturik estresagarriena dela esaten da.

Haurtxoa umetokiaren kontrakzio indarrek bultz egiten dute erditze kanalaren kontra. Egoera normal batean, bere burua prestatuta dago estres hau xurgatzeko, buruaren tamaina pixkabat txikituz; horretarako hezur biguinak bata bestearen gain jartzen dirá eta burua kurbatuz joaten da jeisten doan bitartean.

Ondorioz, haurtxo asko buru forma arraroekin jaiotzen dirá eta egun gutxitan, xurgapenarekin, negarraren eta arrausien mugimenduekin buruak forma arrunta hartzen du.

Batzuetan ala ere, bueltako prozesu hau ez da osoa izaten, batipat erditze zailetan.

Osteopatiako kontsultara batipat kasu hauetan joatea gomendatzen da:

  • Erditze bikietan
  • Zesarea
  • Ipurdiz edo oinez datozen erditzeetan
  • Instrumentuak erabili diren erditzeetan (espátula, forzeps, bentosa)
  • Erditze aurreratuetan
  • Liseriketa arazoetan; kolikoak, botaka asko egitean, idorrerian
  • Negar gehiegi egiten badu
  • Tortikolisa eta beste edozein postura ezohikoetan
  • Lo hartzeko arazoa duenean, hiperaktibitatea
  • Esne xurgapena kostatzen zaionean
  • Arnas hodietako arazoetan, bronkiolitisa

Haurtxoetan, erabiltzen diren teknikei Kranealak esaten zaie; oso goxo eta seguruak dira. Ukimen oso xuabe baten bidez haurtxoaren gorputzeko tentsioak askatzen dira.

Lehen sei ilabeteetan dute eraginkortasunik haundiena, haurtxoak duen egokitzapen indarra izugarria bait da aro honetan.