943 02 84 15
?

HAURDUNALDIA

Haurdunaldian gorputzak aldaketa asko jasaten ditu, haurra amaren sabelean ondo babestuta eta egoera onenean egon dadin.

Batipat, posturaren aldaketa haundia jasaten da eta gorputzaren sostengu puntuak mugimendu honetara egokitzen dira. Pelbisean ere tentsioak eta blokeoak sortu litezke eta azkenik umetokiaren hazkundearekin beste erraien funtzioan eragin dezake.

Hauek izango lirateke indikazioak:

  • Lumbalgia, ziatika, coxiseko minak, pubiseko minak, pelbisa eta sahietsetako mina.
  • Liseriketa arazoak; bihotzerrea, liseriketa motela.
  • Zirkulazio arazoak: hemorroidea, bueltako odol zirkulazio arazoak hanketan.

Haurdunaldian, lehenengo hiruilekoan ez da komeni saiorik egitea, erditze arriskua egon bait bait liteke.

Ondoren, laugarren eta zazpigarren hilabete artean bi saio egin litezke eta zortzigarren eta bederatzigarrenean beste bi saio (hileko bat).

Erditze ondorena

Erditze ondorenean ere komenigarria da amaren errekuperazioan laguntzeko. Saio hauek, erditu eta ilabete eta erdi pasa ondoren egitea komeni da, ordurarte hormonen eragina haundiagoa bait da.

Fase honetako lan ildo nagusiak, pelbisa, coxisa, diafragma eta saihetsen egoera berrikustea litzateke, baita lunbar aldeã lantzea ere, anestesia epiduralak utzi ahal izan dituen blokeoengatik, eta zikatrizen lana (zesarea, episiotomia).