943 02 84 15

Ongi etorri

Ni Alaitz nauzue. 2.088. urtea ezkeroztik, Lazkaon, Magala Fisioterapia eta Osteopatia zentrua sortu nuen eta bertan ari naiz ahal dudan zerbitzurik onena eman nahian. 

Ondorengo ataletan nire lanari buruzko informazioa zabaltzen da.
Zuen interesekoa izango delakoan.

NIRI BURUZ

Fisioterapiako diplomatura Escoles Universitaries Gimbernat (UAB)-en egin nuen (1.993-1.996)

1.997. urtean fisioterapeuta bezala lanean hasi nintzen  Donostiako Gurutze Gorriko ospitalean eta bertan 2.002.urterarte aritu nintzen. Aro honetan zenbait formakuntza egin nituen fisioterapia alorrean, batipat eskuzko terapia ezberdinetan sakontze aldera. Nire ibilbide profesionaleko lehen urte hauetan, gehienbat traumatología alorreko errehabilitazio tratamenduak egiten nituen.

Gehiago irakurri >>

Ondoren, 2.000.urtetik aurrera, osteopatiako ikasketak hastearekin batera, lankide batzuekin geure kontsulta ireki genuen Donostia eta Ordizian.  Kontsultako jarduera, ospitalekoarekin alderatuz aldatzen joan zen bezela, nire ikuspegia ere zabaltzen zihoan, hau da, tratamenduak globalitate bati begira egiten hasi nintzen. Gizakia, gorputza, sentimena eta adimenaren batasun bezela ikusita.

2.008.urtean, aurrez esan bezela, bakarkako ibilbideari ekin nion Lazkaon, Magala Fisioterapia eta Osteopatía zentrua sortuz.

2.010 eta 2.011.urteetan osteopatiako formakuntza jarraian Osteopatía Pediatrikoa eta Obstetrikoko kurtsoa egin nuen Claudine Ageron Marque osteopata eta emaginarekin.

2.012. eta 2.013. urtean Pierre Tricot osteopatarekin “Abordaia Tisularreko” formakuntza egin nuen.

2.014. urtean Agnes Pearson osteopatarekin haurrei zuzendutako abordaia tisularreko teknikan formakuntza egin nuen.

Alaitz Zubizarreta Otaegi
 

Fisioterapian diplomatua (1.996) Kol. Zb.: 342 (EFEO) Euskal Herriko Fisioterapeuten Elkargo Ofiziala
 

Osteopata C.O. (2.000-2.006) "Escuela Concepto osteopático".